sábado, 23 de octubre de 2010

SUCRERANTZ FABIANEKIN

Kontakizun honek ez du argazkirik, ezin baitago atzoko bidaia adierazi dezakeen argazkirik. Nola bildu une batean horrenbeste sentimendu eta emozio…

Nola esan, nola adierazi bidaia hau…hiru astez mendi artean isolaturik igaro ondoren, azkenean atzo, arratsaldeko 7etan abiatu ginen Sucre aldera. Luzea izan zen itxoinaldia (12tan atera behar zuen kamioia arratsaldeko 7tan atera zen).

Denbora luzez haize hotsa izan da entzun dugun melodía bakarra, eta poz handiz sartu ginen honaino ekarriko gintuen kamio zaharrean.

Fabian IPTK-ko langilea da, 34 urte ditu eta 10 daramatza mendietan barrena bidai hauek eginez, bere kamioiarekin janaria banatuz komunitate desberdinetan. Gizajoa lur jota zegoen atzoko honetan, eta koka hostoei eta musika altuari esker loa eta gosea baretu zituen.

Zoragarria izan zen Okuritik ilargiaren argitan atera eta bidai osoa mendi artean bestelako argirik gabe igarotzea. Lurra planetatik at ginela zirudien, albo batera eta bestera begiratu eta ilargi beteak argituriko paisaia besterik ez zegoen bertan.

Gure begiak gustora baziren, gure belarriak ere zoriontsu ziren momento horretan. Negar malkoak atera zitzaizkigun pozaren pozez, eta ilusio horrekin iritsi ginen argi beraren azpian Sucrera.

Politak izan ziren bidaieko zenbait momentu (Fabian abesten eta gu biak saltoka, eta ez espreski dantzan genbintzalako, bidean topatzen genituen zulo eta harri puskengatik baizik).

Ipurdiko minez iritsi ginen gure etxea bilakatu den “Pachamamara”, eta Martin gixajoa esnatu genuen goizeko ordubatean, gela bat eman ziezagun.

Halako batean, zibilizazio erdian ikusi ginen berriz ere, eta ohe “on” batean sartu orduko hartu gintuen loak.

Gaur goizean esnatu, eta benetako kafea dastatu dugu, Joy Ride kafetegi mistiko honetan.

Eta hemendik gabiltza idazten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario