martes, 19 de octubre de 2010

ASTELEHEN BAT CANCHAS BLANCAS-EN


Goizean goiz Okuri-tik irten eta eguneroko ibilalditxoaren ostean, Canchas Blancas-era iritsi gara. Ikasle guztiak (28ak) ilaratan jarrita daude, eta irakaslea euren buruetan zorri bila dabil makila eskuan hartuta. Buruan zorriak izanez gero, edota azkazalak zikinak, makilakada bana ematen die.

Ondoren, banderaren igoera tokatzen da, astelehenero bezala. Ikasleak ilaratan mantentzen diren bitarteak, irakasleak eskolako musika aparagailu bakarra jolastokiraino eramaten du eta Boliviako ereserkia hasten da. Guztiek, nola edo ahala, abestu ondoren, bandera eskola kanpoan tente jarria dago iada. Aste berri bati hasiera eman diogu.

1 comentario:

  1. kaixo Neskak!
    Zuen bloga goitik behera irakurri dut, izan ere datorren uztailan bertan egotea espero dut!! Pila bat poztu naiz zuen blogaren berri izatean... Egia esan oraintxe bertan ez dakit ondo egiten ari naizen guzti hau irakurriz, espektatibak sortzen baitira... baina nola aguantatu!! Beno segi zuen abenturarekin eta aprobetxatu momentu oro!!! izango duzue nire berri aurrerago ere, zihur! Besarkada bat! Nerea

    ResponderEliminar