Hiri xarmangarria, gure ametsak betetzen dituena eta biharramunean ohetik altxatzeko indarra ematen diguna. Ez dugu gehiegi arakatu hiria, baina jada gure gustuko tokitxo batzuk bilatu ditugu: “El Capital” kafetegia eta bertako fruta entsaladak eta mokachinoa; “El Gato” txoko bohemioa, gure pentsamenduak koadernoan idazteko txoko polita, musika lasaia entzunez eta bidaiari gehiagorekin topatuz; “Joy Ride” kafe ona eta WIFIa duen taberna erakargarria; “Bibliocafe” afari europearrak eta musika zuzenean; “El Parrillín” azken momentuan egindako haragi gozoa merke jateko toki boliviarra; eta sei hilabete hauetan gure bigarren etxea izango den “Pachamama” (quechueraz “ama- lurra”) hostala. Bertan Anita eta Martin, zein baino zein goxoagoak gurekin, etxean bezala sentiarazten gaituztenak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario