sábado, 23 de octubre de 2010

JULIAREN PASTEL-FESTA


Atzo gaua berezia izan zen Ocurin. Gaur Serafinaren urtebetetzea denez, bere lagun Juliak sekulako pastela egin zion. Arratsalde osoa sukaldean pasa zuen eta hainbat bizkotxo egin zituen, mota guztietakoak: bainilazkoa, txokolatezkoa, melokoiarekin bañatutakoa … Egunero bezala herritik igotakoan, gure IPTK-ko salatxora sartu ginen eta hura usaina!


Korrika batean lauok sukaldera azaldu ginen, eta ia ia negarrez hasi ginen pozaren pozez. Hura pastel- festa! Pare bat ordu pasa genituen berarekin berriketan pastel haundi hura bukatu zuen artean, eta bitartean, argazki- erreportaia egin genion prozesua laburbilduz.


Azken emaitza, itzela izan zen: lau pisu bizkotxo (bainilazkoa bi eta txokolatezko beste 2) tartean melokotoia eta esne- gozoa zutelarik. Ondoren, guztia melokotoi zukuaz eta bainila- uraz busti zuen. Gero, nataz estali zuen dena eta apaingarriak jartzeari ekin zion. Behin dena apain- apain jarri ostean, berak aurrez egindako bitxi- goxo laranja batzuk jarri zizkion eta azken ikutua txokolate elurtuaz eman zion.


Ilunpetan toki frexko batera lagundu genion, bertan pastela gu bezalako gozozaleengandik babestu zezan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario