martes, 19 de octubre de 2010

GURE LAGUN INMA- ri AGURRA


Bidaia honetan zehar, jende ugari ezagutuz goaz. Eta pixkanaka- pixkanaka aldatuz doaz gure inguruak. Sucrera heldu ginen lehen egunean Inmarekin topatu ginen Pachamama hostalean. Ez darama denbora gehiegi hemen, baina bai nahiko guri lehen aholkuak emateko. IPTK-rekin lanean ibili da eta orain Ecuador bidean izango da.
Berarekin solasaldi ederrak izan ditugu mila eta bat gairi buruz, afari goxo bat "El Parrillin" erretegian eta azken egunean, Ocuriko gure egongelatxoan guztion artean Huari (zerbeza) batzuk hartu eta musika pixka bat entzunaz, parrandatxo txiki bat bota genuen azken agurra emateko.
Mila esker Inma eta hurrengo bat arte!
Argazkian: Nayra, Mauricio, Maddi, Inma, Omar, Maier, Susi, Eduardo, Celia eta Max.

No hay comentarios:

Publicar un comentario