sábado, 16 de octubre de 2010

LEHEN BISITA IPTK-RA

Sekulakoa da ONG honek Bolivian duen muntaia, batez ere, Sucre eta inguruetan, eta Chayanta probintzian (Okuri, Ravelo, Pocoata eta Colquechaca). Gure lehen bisita honetan, Sucreko azpiegiturak erakutsi dizkigute: ludoteka, haurtzaindegia, eskola- musikorreko bulegoa, musika (Charango) saioak, dantza (balleta eta folklore herrikoia), pintura, laguntza pedagogikoa, liburutegia, emakueentzako sukaldaritza ikastaroak … Zuzendariaren harrera ezin hobea izan da, eta irakasle bakoitzak bere alorraren aurkezpen luze eta zabala egin digu. Bidaiatik oso nekatuta genden arren, eskertzekoa izan da xehetasun guztiekin jaso dugun informazioa.

Arratsalde osoan gidari Jose Luis izan dugu, IPTK-ko langile bat, eta gurekin harremanetan mantendu den Gonzalo zuzendaria ere ezagutu ahal izan dugu.

Proiektu ugari ditu ONG-ak eta guk ezaguturikoa CERPI izenekoa soilik da. Magisteritzako praktikei begira, eskola- mugikorrarekin kontatzen genuen. Baina ikusi dugunagatik, laguntza pedagogikoaren gelan ere lagungarriak izan gaitezke. Hori dena, otsailerako utzi beharko dugu, oraingo Okuri aldera baikoaz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario