jueves, 21 de octubre de 2010

EGUERDIROKO BERMUTA


Eguerdiro legez, eskolatik leher eginda Ocurira bueltatzen garenean, gure vermut espeziala izaten dugu zain, indarrak hartu eta IPTK-raino igo ahal izateko. Berezia da, lau bolibianoren truke erositako coca-cola mixerable bat besterik ez baita. Ez da gauza handirik, baina nahikoa gure eguneroko errutinan etenalditxo bat egiteko eguzkiaren azpian eta alkaldiako eskaileretan, herriko plazari so. Hortxe izaten ditugu elkarrizketa sakon, edota isiltasunik gozoenak.


Grazia egiten diegu herriko biztanle apurrei, bertan gaudela adi adi begiratzen baikaituzte irribarrea ahoan dutela.


“Gringoak” gara beraientzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario