lunes, 22 de noviembre de 2010

AZKEN ESKOLA EGUNA, UDAKO OPORREN AURRETIK



Gaurkoa izan da Canchas Blancasen egin dugun azken eskola eguna. Goizean goiz, urduri, esnatu, aurrez erositako txokolate, esne, azukre eta galletak motxilan sartu eta betiko bideari ekin diogu.

Eskola iritsi orduko, ikasleetako baten amaren laguntzaz txokolatea prestatu dugu (ximaurrez piztutako suaren bidez) a ze usaina!!

Dena prest utzita, astelehenero bezala, bandera igoera eta Boliviako hereserkia abestu ditugu. Ondoren, gela barrura sartu eta gosariari ekin diogu. A ze txokolate festa!! Eramandako 11 galleta paketeak irentsi dituzte, bertan emandako ogiarekin batera…!! Espero dugu gaur gauean gure erruz tripako minik ez izatea…!

Mahai giroan pasa zaizkigu lehenengo orduak, azken aldiz umeetaz gozatu eta melankolia puntua gorputzetik ezin kenduz. Aukera aprobetxatuz, gure oparitxoa eman diegu (bi hilabete hauetako argazkiz osatutako mural handi bat).

Gosaria dastatu ondoren, aurreko asteetatik prestatzen gabiltzan antzerkia antzeztu dugu: Pachamama izenekoa (ama lurra). Hau bukatzean konturatu gara bi hilabete hauen amaiera ere heldu dela, eta umeak gainetik ezin kendu pasa zaigu azken ordua: alde batetik bat, bestetik bestea, bizkarretik zintzilik pare bat, mangatik tiraka beste bost… gogorra izan da umeei agur esan eta berriro itzuliko ez garela onartzea.

Bi hilabete hauetan errutina errepikakor batean sartuak egon gara, eta ez gara ohartu zenbaterainoko lotura sortu den umeen eta gure artean. Euren eguneroko galdera bera izan da beti: “¿vais a venir mañana?” eta oharkabean beti baiezkoa erantzuten genien. Gaurkoan ordea, ezezkoa erantzun behar izan diegu eta zaila da sinistea bihar, berriz ere, ez diogula bide berari ekingo.

Momentu zoragarriak eta momentu gogorrak bizi izan ditugu eskola honetan: poza, inpotentzia, pena, amorrua, zoriontasuna… azken finean, idatziz ezin dira denak gorde eta gure oroitzapenetan soilik geratuko dira betiko.

Hitzez adierazi nahi genituzke hainbat eta hainbat bizipen, baina askotan ezinezkoa da ikusten duguna sinistu, barneratu eta azaleratzea.

Eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen, ume hauek guztiak ezagutzeko eta beraiekin bizitzeko aukera eskaintzeagatik. MILA ESKER CANCHAS BLANCAS!!

lunes, 15 de noviembre de 2010

EBALUAKETA CANCHAS BLANCAS-en


Egun hauetan ikasleen ebaluazio egunak izan ditugu Canchas Blancas-eko eskolan. Irakasleak honen berri eman zigunean nahiko txundituta gelditu ginen biak. Izan ere, gure ikasleek arazo ugari dituzte orokorrean egunero ematen ditugun gaiekin.


Honela, iritsi zen matematikako ebaluaketa egiteko eguna. Irakasleari zer prestatu zuen edota nola ebaluatu behar genituen galdetzean, dozena bat ariketa aritmetiko arbelean idazteko eta eurek orri batean erantzun behar zituztela erantzun zigun. Bigarren mailakoek hiru batuketa, hiru kenketa eta hiru biderkaketa egin behar izan zituzten; eta hirugarrenekoek, berdina hiru zatiketa gehituaz. Emaitzak nahiko kaskarrak izan ziren orokorrean, ez baitituzte prozedura hauek ondo menperatzen. Baina hala eta guztiz ere, euren azken kalifikazioa azterketa honen araberakoa izango da.


Gaurkoan, lenguajeko azterketa izan dute. Goizean irakasleari galdera bera egin diogu: “Zerbait prestatua al duzu azterketan galdetzeko?” eta honen erantzuna ezezkoa izan da. “Ustedes, profesoras, tienen en los cuadernos de los alumnos los temas que se han trabajado. De ahí escojan unas cinco preguntas y que ellos las respondan.” Hori horrela, nahiz eta gure kriterioekin bat ez etorri, goiz osoa azterketa hau egiten igaro dute haurrek:


- Antes de la p y b se escribe m
- Sinonimos y antonimos
- Escribir una carta y deiferenciar sus partes
- Abreviaturas
- Escribir un poema
- …


Gure ustez, ez da ebaluatzeko biderik aproposena, ez baita ikaslearen lana, ahalegina eta garapena ebaluatzen; baizik eta, azken azterketa batean oinarritzen baita kalifikazioa. Hala eta guztiz ere, honela igaro ditugu bi egun.

viernes, 12 de noviembre de 2010

JALLP´A ÑAÑTA


Sucren ohiko da kalean haurrak lanean ikustea: zapatak garbitzen, musu- zapiak saltzen, gelatina saltzen… eta baita aldizkariak saltzen ere.


Aldizkari hauetako bat haurrek idatzitako artikuluez osatzen da (Jallp´a Ñañta), euren marrazkiak, errezetak, komikiak, denbora- pasak… horretaz gain, egun Bolivian haur langileen egoeraz datu errealak adierazten dira. Guzti hau 3 BOV-en truke. Aldizkari honetako aste honetako alean iritzi artikulu interesgarri bat topatu dugu eta gure blog-ean publikatzea erabaki dugu.


“Se estima que en el mundo hay 158 millones de niños, niñas y adolescentes trabajadores comprendidos entre los 5 – 14 años de edad que están trabajando, esto equivale a uno de cada seis niños en el mundo, considerando la edad, este dato estadístico es alarmante.


Es inportante recordar que el 1º de mayo de este año, se desarrolló una marcha por las calles de Sucre y que los protagonistas de esta marcha fueron niños y niñas que trabajan, aunque todos ellos caminaron con orgullo y diginidad, acompañados con banderas y pancartas relacionadas con la promoción y defensa de sus derechos. Creemos que es importante reflexionar sobre la situación de estos niños y adolescentes trabajadores, que desde muy pequeños tienen que luchar para ejercer sus derechos fundamentales como el acceso a la salud, alimentación, a la educación, etc. No importa si estamos en Sucre o en cualquier otra parte del mundo, o si vivimos una u otra coyuntura politica y social, deberiamos pensar que no es normal que los niños trabajen…”

REGLA- REGLON


Canchas Blancas eskolako irakasleak aurkikuntza berri bat egin du: REGLA REGLON. Aurkikuntza berritzaile honek denok ezaguna dugun “abakoa” pre- historiako tramankulu gisan uzten du. Erregela hau, ikasleek txiki- txikitatik erabiltzen ikasten dute, batuketak eta kenketak egiteko.

Regla- reglon gailu hau, gaur ostirala, azaroaren 12-a, Eliseo irakasleak Ocurin aurkeztu du, proiektu berritzaileen lehiaketa batean. Proiektu guztien aurkezpenak ikusi ostean, eta defentsa hitzaldien ondoren, proiektu hoberenak diru- sari bat jaso du eskolerentzat.

miércoles, 10 de noviembre de 2010

POTOSIKO 200.URTEURRENA


Azaroak 10, Potosiren (bizi garen probintziaren) 200.urteurrena.
Goizean goiz jaiki, eta egunak itxura desberdina hartu du. Goizeko 5etatik txaranga soinuak sartu dira gure logelako leihotik.


Goizeko 10etan gure ikasleekin bildu gara desfileari hasiera emateko. Izan ere, Bolivian festa guztietan dute protagonismoa desfileek, baina gaurkoan parte hartzeko aukera izan dugu. Militarrak izango bagina bezala, txarangaren erritmoan iritsi gara plazara. Bertan Boliviako ereserkia entzun eta abestu dugu eta ondoren, hemengo jende nabarmenenek hartu dute htiza. Eta ondo hartu ere!!


Honen ostean desfilean jarraitu dugu herriari beste buelta bat emanez, eta plazara iristean IPTK-ko langile guztiekin sarrera egin dugu arkuen azpitik (ze lotsa pasa duguna, mesedez!!).
Bukatzeko kriston bazkaria prestatu digute IPTK-ko beste proiektu bateko kideek (CEMPRUR-eko kideek, hain zuzen ere. CEMPRUR emakumeen eskubide eta formakutza bermatzen dituen proiektua da).


Haragia dastatzeko aukera izan dugu eta proteinaz bete ditugu barrenak, bagenuen beharra eta!!

martes, 9 de noviembre de 2010

BERRIZ ERE ESKOLAN


Bigarren hilabetea hasi dugu Canchas Blancaseko eskolan. Duela astebete bueltatu ginen Sucretik Ocurira eta berriz ere eguneroko bideari ekinda gaude: astelehen goizean banderaren igoera; asteartean matematika (biderketak eta zatiketak); asteazken hau (alegia bihar) berezia izango da, Potosiren (bizi garen probintzia) urteurrena denez, ikasle guztien desfile handi bat egongo baita Ocurin (gaurko goiz erdia pasa degu banderak egiten!!); ostegunean berriz ciencias sociales (auskalo zer ematea tokatuko zaigun oraingo honetan!!) eta ostiralean Eliseok bere asmakizun baten aurkezpena egingo du udaletxean. Beraz, ostiral honetan ere jai izango dugu. Aste berezi eta motza, beraz.

Irudian, astelehen goiza; banderaren igoeran Boilviako ereserkia abesten gure ikasle guztiak.

sábado, 6 de noviembre de 2010

BESTE EGITEKORIK GABE, OGIA EGITEN



Larunbata da Okurin. Goiz osoa pasa dugu argi indarrik gabe eta badirudi azkenean bueltatu dela.

Beste egitekorik gabe, ogia egiten jardun dugu gaurkoan, orduak nola ahala, igaro behar baitziren. Gainera, aste honetan Ocurin ez da ogirik egon, antza denez, okina oporretan baitago.

IPTK hutsi dago, ikasleek ikasturtea atzo amaitu zuten (gure umeei oraindik hilabete falta zaie) eta irakasleak Sucreko bilera batean daude bildurik. Beraz, Ocurin Maier eta Maddi, bakar bakarrik! Zer egingo zaio ba! Gutxienez, arratsalderako dutxa izango dugulakoaren esperatza dugu…ea argiak zenbat irauten duen!!

Ogia nahiko ona atera da lehenengo aldia izateko, nahiz eta prozedura erdian labea gasik gabe geratu den. Erdi egina beraz, baina jateko modukoa, beti ere. TODO BIEN!!

jueves, 4 de noviembre de 2010

JUANCITO PINTO BONOA


Bost urte dira Juancito Pinto bonoa abian jarri zela. Egun, bono honek 200 boliviano (20 bat €) ematen dizkion ikasle bakoitzari urtean. Diru kopuru honekin, hemen, gauza asko egin daitezke. Aurten 1,9 milioi ikasleri bermatuko die ikaskuntza.


Bono honek 12 urteko haur baten izena darama. Juancito Pinto Alto de la Alianza-ko gudan erahila izan zen Bolivia defendatzeagatik. Pazifikoko gerratean (1879 – 1880) Bolivia eta Peru arteko aliantzak, Chileren aurka egin zuen. Bertan, Juancitok ikasleek ikasgeletan jarraitzea ziurtatu zuen eta honen ondorioz, matrikulazioak gora egin zuen.


Atzo bueltatu ginen Sucretik, eta gaur gure lehen eguna da berriz ere Ocurin. Arazotxo batzuk izan direla eta, oraindik ezin izan dugu gure etxean sartu eta IPTK-k jarri digun logela batean pasa dugu gaua.


Goizean esnatzean, ez dugu Sucreko kafe goxoa dastatu, baina nola ahala goizeko tripazorriak baretu ditugu. Eta gaur ez dugu eskolarik, gure ikasleek bono hau kobratzen baitute.

Egia esan, Canchas Blancas eskolako ikasleek diru- laguntza honen premia dute. Izan ere, aurrez aipatu izan dugun moduan, oinarrizko baldintza eta eskubideak izateko aukera baitute. Juancito Pinto bonoari esker, gure 28 ikasleen eskolaratzea bermatzen da.

lunes, 1 de noviembre de 2010

OXIGENAZIO ASTEA


Sucrera jetsi ginenetik jada astebete pasa zaigu konturatzerako. Ederregia da bizitza hemen beheran, eta egia esan nahiko gogorra ikusten da hemendik Ocuriko bizimodua.


Aste hau zoragarria izan da. Deskonektatzeko aukera izan dugu eta beharra ere bagenuen. Indarrak hartu ditugu berriz ere datorren asteei aurre egiteko: otordu goxoak dastatu ditugu; eskurtsio desberdinak egin ditugu; merkatuan barrena egunero galdu gara; Junin kalea goitik behera zeharkatu dugu behin baino gehiagotan; konpretara eta dena jun gera!!; parranda bota degu halloween gauean; 25 de mayo plazan bankuan eserita eguzkia hartzen eta jendearen joan etorria aztertuz pasa ditugu orduak; pultserak egiten ikasi dugu; jende desberdinarekin harremandu gara; kafe goxoak hartu ditugu; fruta desberdina eta elikadura osatuagoa gauzatu dugu; Nayra eta Martaz behar bezala agurtu gara, eta abar luuuze bat.


Maitagarria da Sucre, baina dena emateko prest goaz, berriz ere, Ocurira!!