lunes, 15 de noviembre de 2010

EBALUAKETA CANCHAS BLANCAS-en


Egun hauetan ikasleen ebaluazio egunak izan ditugu Canchas Blancas-eko eskolan. Irakasleak honen berri eman zigunean nahiko txundituta gelditu ginen biak. Izan ere, gure ikasleek arazo ugari dituzte orokorrean egunero ematen ditugun gaiekin.


Honela, iritsi zen matematikako ebaluaketa egiteko eguna. Irakasleari zer prestatu zuen edota nola ebaluatu behar genituen galdetzean, dozena bat ariketa aritmetiko arbelean idazteko eta eurek orri batean erantzun behar zituztela erantzun zigun. Bigarren mailakoek hiru batuketa, hiru kenketa eta hiru biderkaketa egin behar izan zituzten; eta hirugarrenekoek, berdina hiru zatiketa gehituaz. Emaitzak nahiko kaskarrak izan ziren orokorrean, ez baitituzte prozedura hauek ondo menperatzen. Baina hala eta guztiz ere, euren azken kalifikazioa azterketa honen araberakoa izango da.


Gaurkoan, lenguajeko azterketa izan dute. Goizean irakasleari galdera bera egin diogu: “Zerbait prestatua al duzu azterketan galdetzeko?” eta honen erantzuna ezezkoa izan da. “Ustedes, profesoras, tienen en los cuadernos de los alumnos los temas que se han trabajado. De ahí escojan unas cinco preguntas y que ellos las respondan.” Hori horrela, nahiz eta gure kriterioekin bat ez etorri, goiz osoa azterketa hau egiten igaro dute haurrek:


- Antes de la p y b se escribe m
- Sinonimos y antonimos
- Escribir una carta y deiferenciar sus partes
- Abreviaturas
- Escribir un poema
- …


Gure ustez, ez da ebaluatzeko biderik aproposena, ez baita ikaslearen lana, ahalegina eta garapena ebaluatzen; baizik eta, azken azterketa batean oinarritzen baita kalifikazioa. Hala eta guztiz ere, honela igaro ditugu bi egun.

1 comentario:

  1. Kaixo Maier eta Maddi,
    Azterketa egitea tokatu zaizue. Edukien azterketa hutsa gainera!

    Ados nago zuekin. Ezin dira edukiak bakarrik ebaluatu, ezin da azken azterketa batean oinarritu ikasle baten kalifikazioa. Ikasle, eta irakasle, baten urte osoko jarduera ezin da zenbaki hotz batean bildu. Askoz gehiago gara eta beste zerbait ere merezi dugu denok.

    Dena den edukiak ere ebaluatu behar dira, ezta? azken finean honek ere esaten baitigu haurrak noraino barneratu duen eskolan landutakoa, baita gure lanaren eragina ere.

    Ez dakit aukera izango duzuen baina asko gustatuko litzaidake zuen ume baten ebaluazioa egitea. Alegia bi hilabeteko prozesuaren berri ematea: zer nolako jarrera izan duen, nolako garapena, ahalegina, nola sartzen zen harremanetan ikaskideekin, nola zuekin, nola ikastearekin, ... eta baita ere nolako kalifikazioak eta horietaz duzuen iritzia ere (espero zenituenak ote, zergatik, metodologia aldatuko ote zenuketen,...)

    Har ezazue, hortaz, nahi duzuen ikaslea eta saia zaitezte zuen ustez behar bezalako ebaluaketa egiten. Badakit ez zaudetela jada bertan baina seguru gogoan duzuela haur bat baino gehiago eta baten batek marka berezia utziko zizuela... (lan hau ez da beharrezkoa orain egitea baina datuak apuntatu eta gorde ahaztu baino lehen)

    Eta bukatzeko galdera "inozo" bat: zuen ustez, hemengo haurrek askoz emaitza hobeak lortuko al lituzkete azterketa horiek jarrita?

    Ondo segi eta segi idazten! (gozada bat da zuen bloga jarraitzea!)

    Luispe

    ResponderEliminar