jueves, 4 de noviembre de 2010

JUANCITO PINTO BONOA


Bost urte dira Juancito Pinto bonoa abian jarri zela. Egun, bono honek 200 boliviano (20 bat €) ematen dizkion ikasle bakoitzari urtean. Diru kopuru honekin, hemen, gauza asko egin daitezke. Aurten 1,9 milioi ikasleri bermatuko die ikaskuntza.


Bono honek 12 urteko haur baten izena darama. Juancito Pinto Alto de la Alianza-ko gudan erahila izan zen Bolivia defendatzeagatik. Pazifikoko gerratean (1879 – 1880) Bolivia eta Peru arteko aliantzak, Chileren aurka egin zuen. Bertan, Juancitok ikasleek ikasgeletan jarraitzea ziurtatu zuen eta honen ondorioz, matrikulazioak gora egin zuen.


Atzo bueltatu ginen Sucretik, eta gaur gure lehen eguna da berriz ere Ocurin. Arazotxo batzuk izan direla eta, oraindik ezin izan dugu gure etxean sartu eta IPTK-k jarri digun logela batean pasa dugu gaua.


Goizean esnatzean, ez dugu Sucreko kafe goxoa dastatu, baina nola ahala goizeko tripazorriak baretu ditugu. Eta gaur ez dugu eskolarik, gure ikasleek bono hau kobratzen baitute.

Egia esan, Canchas Blancas eskolako ikasleek diru- laguntza honen premia dute. Izan ere, aurrez aipatu izan dugun moduan, oinarrizko baldintza eta eskubideak izateko aukera baitute. Juancito Pinto bonoari esker, gure 28 ikasleen eskolaratzea bermatzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario