sábado, 16 de octubre de 2010

LEHEN ALDIZ OCURI-RANTZ


Sei ordu autobuses egin eta gero (oraingoan lehenengoan baino lasaiago, jakinik bizirik iritsiko garela), 4079m-tara heldu gara. Hau da Okuri. Autobusetik jaitsi orduko, hezurretarainoko hotza. Motxilak bizkarrean hartu eta gure bidai- kide bilakatu diren bi enfermera kanariarrak topatu ditugu: Marta eta Nayra. Hilabetez eurekin konpartituko dugu “etxea”. Herrian festak dira, eta musika, dantzak eta chicha (hemengo edari alkoholduna) dira nagusi kaleetan zehar. Adierazi digutenez, norbaitek gonbidatuz gero onartu egin beharra dago eta lehendabizi pachamamari eman behar zaio apurtxo bat.


Behe- laino lodia nagusi da gure inguruan, kaleak ia ikustezin dira eta IPTKren egoitza tontorrean omen dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario