sábado, 16 de octubre de 2010

SANTA CRUZ - BOLIVIA


Hiri grisa da, kearra zeruan eta kutsadura lurrean. “Cañoto” kalea izan da gure erreferentzia, hortik gertu izan baita gure lehen geldi- lekua (C/ Mercado) Hostal Ambar. Hiri nahiko arrotza izan da guretzat, denbora gutxiz egon baikira bertan eta hasierako lehen egunak oso gogorrak baitira emozionalki. Zenbat sentimendu batera: nekea, poza, tristura, etxemina, ilusioa, ezinegona …

Ez dugu aukerarik izan hiria gehiegi ezagutzeko, baina bai gure antzera bidaiatzen dabilen jendearen bilgunea ezagutzeko: Plaza 24 de septiembre. Bertan europear itxurako zerbezeria txiki bat topatu dugu, etxetik gertu sentiarazten gaitu, bidaiari gehiagorekin hitz pare trukatzeko aukera izan dugu; eta bitartean, plazan dagoen mugimendua bistaratu daiteke. Plaza honetan katedrala dago eta 1 BOB-en truke kanponderrera igo gara. Ez da beste munduko esperientzia izan.

Hiriaren alde herrikoiago baten bila, merkatuak bisitatu ditugu. Hor bai usaindu dugula Boliviako hiri baten lehen zantzua.

Otordu merke bila, lehen gosaria kale estuetan ibiliaz topatu dugu: laranja zuku epel bat eta esne- opil lehor batzuk. Afaria ere antzeko moduan egiten saiatu gara, hostalaren azken pisutik hiriaren kearrak bistaratuz. Etxekoekin lehen harremana, dendatxo batean zegoen teléfono txiki batetik egin dugu, trafiko zaretek oztopatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario