viernes, 29 de octubre de 2010

ABENTURA EGUNA


Atzoko eguna desberdina izan zen. Zenbat emozio! Zenbat abentura!



Abestiak dioen bezala “knocking on heaven`s door”, paradisuaren atean joka ibili ginen.



Goizean goiz esnatu eta 7tarako gure bila etorri ziren (harrituta denok, horren puntual azaldu zirelako). Gauzak ondoegi zihoazen, baina laster izan genuen lehen ezustekoa. Gasolina botatzera joan eta diesela bota beharrean, depositoa gasolinaz beterik!! Ordubete luze pasa genuen gasolina atera eta diesela sartzen, baina azkenean, bideari ekin genion! Hori bai, izugarrizko kolokoia hartu genuen (gasolina usaia inpresionantea zen…eta beroa latza!!).


Tarabuco eta Icla pasa ondoren iritsi ginen Uyunira (no el salar, beste bat baizik). Bailara beroa, baina ohituta gaudenerako nahiko tropikala, izugarri polita. Bertan, hamaiketakoa egin eta gomak puztutzeari ekin genion. Nekatu ere, egin ginen! Baina azkenean, dena prest, eguerdiko 1ean ekin genion ibaian behera, eguneko lehenengo abenturari.


Zoriontsu eta harriturik, horrelako parajeak ez dira egunero ikusten…ze lasaitasuna! Entzuten zen zarata bakarra haizearena eta bertako intsektu batzuena besterik ez zen.


Korrontean behera joan zitzaizkigu orduak eta indarrak, eta hiru bat ordu errekan behera pasa ondoren, azkenean heldu ginen helmugara. Bertan gure zain zeuden kotxeetan, eta errekatik ateratzeko lokatzerekin borrokan ibili ondoren, Iclarantz abiatu ginen bazkaltzera.



Indarrak hartu, eta ilunak harrapatu ez gintzan, atsedenik gabe ekin genion kañoien jetsierari.
Hura ere itzela! Pare bat orduz ibili ginen ur eta arroka artean eta neka neka eginda iritsi ginen berriz ere Iclara.


Gaueko 10etan iritsi ginen Pachamamara, hezurretarainoko hotzarekin. Dutxa beroa hartu eta lo seko geratu ginen segituan.


Egun bikaina, benetan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario