Arequipatik Punora bidaiatu ostean, bertan ordu batzuk deskantsatu plazan eta inguruko kaleetan gora- eta behera paseatuz; eta berriro ere leku ezezagun batetara goaz: Titikjakja (ez baita Titikaka esan behar! Quechua hizkuntzatik datorren izena da eta beraz, ahoskera ere berezia du).
Gure uste okerrean gaizki esaten dugu laku hau, Inken mitologian laku sakratutzat dute. Mundu osoan garaiera altuenean dagoen lakua da. Hedadurari dagokionez, gaur egun, lakuaren %60-a Peruri dagokio, eta gainontzeko %40-a Boliviari. Hori dela eta, irla batzuk soilik ezagutu ahal izan ditugu.
Handik ordu batzuetara (izan ere barkuaren abiadura, sineskaitza bada ere, ia lokartzeko modukoa baitzen) Amantani irlara heldu ginen. Bertan familia desberdinetan banatu gintuzten eta bazkaltzera Joan ginen. Gure etxeko-andrea Clara genuen. Bazkalostean irlak
Hurrengo goizean, Claratak gosari bikain batekin agurtu eta urrengo irlara ekin genion: Taquile. Irla honetan ere mendian gora ibiltzeko aukera izan genuen, irlari ia bira osoa emanez. Bertan urte berri eguneko bazkaria izan genuen, “trucha a la parrilla”, mundiala! Bazkalostean berriz ere portura jaitsi, barkua hartu eta Puno ekin genion.
Puno bera ere oso herrixka maitagarria iruditu zaigu, lakuaren ertzean kokaturiko herrixka txiki eta xarmanta.
Hortik, Cusco aldera abitu ginen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario