lunes, 10 de enero de 2011

MACHU PICCHUN, INKEN HERRIALDE SAKRATUAN


Hamabost egun berezi hauei amaiera emateko, ezin Peru utzi Machu Picchura joan gabe. Orain, behin bertan izan ostean, uler dezakegu zergatik den horren ezaguna, sinestezina baita mendi punta hortako paisaia, hitz bakar batean: askatasuna.

Punotik Cuscora bidaiatu genuen lehendabizi, Cusco bera era oso ederra iruditu zaigu: oinezkoentzako kale estuak, kolonizazio garaiko eliza, monastegi eta katedral ugari, 12 aurpegiko harri perfektua, plaza jendetsu zoragarri bat… Azken finean, turistentzat moldatu den hiria izan da, eta plaza inguruko denda guztiak Machu Picchura goazen “gringoentzako” motxila, euritako, bastoi eta moskitoen kontrako lokzioz beterik daude. (Orioko aldapa ere topatu dugu bertan)

Cuscotik, “Camino Inca”-n barrena galdu eta lehenengo eguna ttipi-ttapa mendian gora oinez pasa zitzaigun. Eta zenbat eskertu ere…!! Orain arteko lehorte guztia alde batean utziz, erabat berdea zen mendian murgildu ginen. Zenbat bejetazio, zenbat lore mota…!! Euskal Herria gogorarazi zigun une batez eta etxemina gaindituz arnasa sakon hartu eta oso gustora egin genuen bidea.

Eta halako batean, iritsi ginen. Horrenbeste aldiz argazkietan ikusitako pasaia majikoa begien parean, eta gu, sinetsi ezinik.

Gaua pasatzera Aguas Calientes herrira jetsi ginen eta hurrengo goizean, goizeko 4etan esnatu eta berriz ere mendian gora abiatu ginen. Machu Picchu eta inkei buruzko bisita interesgarriaren ostean, gure kabuz arakatu genuen herri sakratuaren txoko bakoitza. Argazkiak atera eta atera, ezinezkoa baita bertan argazki txar bat ateratzea. Eta guk noski, artistikoak nahi genituen, eta hasi ginen igotzen harresi txiki batera. Artean ez genekien debekatuta zegoenik horrelakoetan igotzea, eta igotzen hasi orduko segurata bat builaka hasi zitzaigun handik jeisteko esanez. Esan orduko lurrean ginen, baina gizonak nahikorik ez eta boletoak eskatu eta kendu zizkigun “os quiero ver fuera inmediatamente!!”.

Jarrera lekuz kanpokoa iruditu zitzaigun eta segurtasun ordezkari gorenarekin hitz egitera joan ginen. Ez zitzaigun inondik inora bidezkoa iruditzen horrelako gauza batengatik Machu Picchutik botatzea, eta ordezkariarekin hitz egin ondoren, boletoak bueltatu eta berriz ere sartzen utzi ziguten.

Machu Picchutik jetsi ondoren, Aguas Calienteseko ur termaletan atseden hartzea erabaki genuen. Euri zaparradaren pean, goxo goxo ibili ginen bertako uretan, eta ahuleziak jota atera ginen hirurok.

Handik Cuscora itzuli ginen egun amaiearako, eta bertan azken afaria egin ondoren, Limara ekarri gintuen autobusa hartu genuen.

Ama Birgina Begoñakua!! Hori biajia!! Zer ez zitzaigun bertan pasa…

24 ordu, zein baino zein luzeagoak. Autobusean sartu orduko, berebiziko beroa eta haizerik ez; inguru guztian sekulako txiki-parka (horrek dakarren guztiarekin); San Sebastian eguneko tanborrada zuzenean (jostailu bedeinkatua!!); atzeakoaren umea titia edan eta titia edan (botaka egin eta benga, berriz ere titia (24 ordu titia edaten); pixa soilik egin zitekeen komunean, el listillo de turnok kaka egin zuen (imajina dezakezue kiratsa…); autobus erdia botaka (gora Peruko kurbak eta gidari kamikazeak!!); gauerdian, portuaren erdian lurjauzi baten ondorioz karretera moztuta, autobusa kieto parau; goizeko 3tan amona komunean enzerratuta laguntzera joan ginen arte; goizeko 9tan, orduerdiko geldialdia autobusa garbiltzeko (egia esan zerritoki galanta egina zegoen…!!)…

Leher eginda Limara iritsi ginen dutxa baten ametsean. Hostala bilatu, motxilak utzi, eta urik ez!! Baina badakizue honezkero hemen beti “todo bien” dagoela, eta guk ere filosofia hori erabat barneratua dugunez, poz pozik atera ginen bazkaltzera.

Eta halaxe joan zaizkigu egunak Liman. Atzo Unai agurtu genuen pena handiz, eta gaur ekin diogu abandonatutako bloga berriz ere berritzeari.

Mila esker Unai, 15 egun zoragarri hauengatik!!

1 comentario:

  1. kaixo guztioi!

    Unai naiz, 15 egun zoragarri bertan igaro dituen pertsona ezin zoriontsuagoa!

    eskerrik asko neskak horrelako bidai batetan parte hartzen utzi eta parte izan naizela sentiarazteagatik!Izugarriak izan dira bertako momentuak, modu guztietakoak pasa ditugu baina guztia baloratzen ikasi dugu!

    neskak, asko maite zaituztet (modu desberdinean noski...jejeje)eta aprobetxatu falta zaizkizuen hilabete gutxi hauek! Nik 15 egun urritan asko ikasi badut segi ezazue zuek ere hilabete guzti hauetan ikasitakoa eta ikusitakoa barneratzen!Nahiz eta esperientzia guztiak guk nahi bezalakoak ez izan, beti ikasten dugu zerbait eta hori da hartu behar duguna etorkizunerako!

    blog honetara sartzen zareten guztioi, zera esango nizueke, jarrai dezazuela bidai hau gertutik, idatziz, bizi denaren erdia jasotzen ez bada ere, bi pertsona zoragarri hauetaz goza ezazue, merezi dute eta!

    beste bat arte guztioi, muxu andana eta gero arte bat zuei bioi!

    ResponderEliminar